viernes, 25 de mayo de 2012

AZKEN OSTIRALA SANTURTZIN

AZKEN OSTIRALA SANTURTZIN -MAIATZAK 25-
KONTZENTRAZIOA: 105 PERTSONA.

Giza eskubideen errespetua, Euskal Presoak Euskal Herrira!

Ezer baino lehen, ostiralero bezala espetxeetarako bidaiari ekin dioten ehunaka senide eta laguni besarkada sentikor bat helarazi nahi diegu hemendik. Autobusez, trenez, autoz eta hegazkinez, asteko egun libreak probestuz, kilometroak atzean utzi eta preso denarekin ordubetetxo bat emateko bidaia luzeak egitera behartzen gaitu sakabanaketak oraindik orain. Ondo iritsi gara. Kontuz ibili bueltan. Lasai etorri. Kasu eguraldiarekin. Muxu bat gure partez. Zer moduz aurkitu duzue? Antzeko sms-ak eta telefono deiak gurutzatuko dira asteburu honetan ere, eta sakabanaketaren ankerkeriari kementsu eta irribarrez aurre egiten saiatuko gara, askotan erraza ez izan arren.

La política penitenciaria únicamente causa dolor. Somos muchas y muchos los ciudadanos que estamos dando para superar definitivamente toda clase de sufrimiento y esperamos que se termine definitivamente también el dolor y el sufrimiento que genera la política penitenciaria vigente. Liberar a las y los presos políticos vascos que sufren enfermedades graves, poner fin a la aplicación de la Cadena Perpetua y trasladar a los presos vascos a Euskal Herria son medidas estrechamente ligadas con el respeto a los Derechos Humanos. Posteriormente, con la intención de profundizar en un escenario de paz y normalización, será necesario dar una solución adecuada a las personas que permanecen en prisión o el exilio. Y es que la existencia de personas presas o exiliadas es incomprensible en un escenario de resolución y paz definitiva.

Son los gobernantes de Madrid y París quienes tienen las llaves de las prisiones. Actualmente, ambos siguen guardando de forma celosa dichas llaves. Debemos de empujar a dichos Gobernantes para que las llaves y abran las rejas de las prisiones. Somos muchas y muchos los ciudadanos que nos hemos adherido al mensaje en favor de los Derechos Humanos de las y los presos políticos vascos. Sin embargo, es necesario seguir ampliando y profundizando en dinámicas de apoyo y sensibilidad plural para que los gobernantes de París y Madrid cambien de actitud.


Denok elkartu eta ekimen berriak antolatuz emango ditugu pauso txikiak. Eta pauso txiki askoren baturak osatuko du denak herrira ekarriko dituen urrats handia.

Milesker guztioi eta ondo pasa asteburua.

martes, 22 de mayo de 2012

lunes, 21 de mayo de 2012

HERRIRA larunbateko ekimenaren lehen balorazioa egin du.

Atzo, Herrira mugimenduak Goazen Plazara! ekimen arrakastatsua burutu genuen Euskal Herria osoko kasik 250 plazetan. 30.000 lagun inguruk hartu zuten parte euskal preso politikoek Giza Eskubideen alde Euskal Herriko plaza ezberdinetan burututako mobilizazio eta ekimen parte hartzaileetan. Elkarretaratzeak, mosaikoak, flash-mob-ak, Lip Dub-ak, Herri kirolak, Elkartasun Krossak, erakusketak, bazkariak, zozketak… Hainbat izan ziren atzo egindako ekimenak.


Beste behin ere, euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak euskal jendartearen baitan atxikimendu eta babes handia duela argi geratu zen atzokoan ere. Asteartean, Gasteizen, GOAZEN PLAZARA! ekimenaren balorazio zabalagoa egingo dugu. Agerraldiak ere, ikuspegi kulturala izango da. Hortaz, honakoa adierazi nahi dugu:

- Zorionak Herrira Bilguneei egindako lanagatik, euren ideia eta dinamikek atzoko egun ederra ahalbidetu zuten. Eskerrak baita ere GOAZEN PLAZARA! ekimen honekin bat egin duten pertsona eta eragileei guztiei, eskerrak euren aportazioa egin duten lagun guztiei.
- Atzoko egunez eguraldiak ekimen batzuk baldintzatu zituen. Jakitun gara egoera ezberdinetan bizi diren herritar batzuk etxean gelditu behar izan zutela, adinagatik, haurrak dituztelako. Baina kalera ateratzera animatu zirenak umorez eta fundamentu handiz burutu zituzten ekimenak.


- GOAZEN PLAZARA! ekimenak erakutsi zuen badirela hamaika modu euskal preso politikoen eskubideen alde egiteko. Espazio ezberdinak sortuz presoen afera txoko guztietara zabaltzea da gure nahi, eta horretarako prest dauden herritar guztiekin kontatzen dugu.
- Herrira Euskal Herri osoan hedatzen ari, umil, xume, errealitate ezberdinetara egokituz, parte hartzea bultzatuz. GOAZEN PLAZARA! arnasaldi handia izan da aurrera begira egin beharreko lanerako. Mugimendu indartsua osatzen ari da. Oraindik bide luzea izan arren iritsiko gara bi gobernuak mugitzera.

Eskerrik asko.