sábado, 17 de agosto de 2013

ARGAZKI LEHIAKETA ANTOLATU DUTE MONTERROXOKO PRESOEK.

Argazkian, behean, eskuinean, Kepa Zubizarreta santurtziarra, Monterroxoko gainontzeko euskal preso politikoekin batera.
Jakingo duzuenez, euskal preso politikoak urtean zehar borroka mota ezberdinak buruten dituzte beraien eskubide urratuen alde, bai espetxe erakundeari nola Euskal Herriari zuzenduak izaten direnak. 

Amnistiaren bidean, besteak beste, eskatzen dute: estatus politikodun presoak direla onartzea, dispertsioarekin bukatzea, preso gaixoen kaleratzea, bizi arteko zigorra ahalbidetzen duen 197/2006 doktrina derogatzea eta zigorra bete duten kideen kaleratzea, 3/4k edota 2/3ak beteak eta baldintzapeko askatasunaren epeetan dauden kideen kaleratzea... salbuespenezko neurrien desagerpena, alegia.

Oraingoa, Monterroxoko (Galizia) espetxeko EPPKko presoei kalea eta kartzelaren arteko harremana egiteko asmoz, honako ekimen hau egitea bururatu zaie: 

Argazki txapelketa: 
Saria. Bertoko kideak egindako eskulan bat. 
Parte hartzeko. Zuen argazki bidali bakarka edo taldeka zure izena eta helbidearekin batera. Argazkiak honakoa jasotzen duzutenetik iraila bitartean igorri, jasotzen ditzten guztien artean zozketa bat egingo dute irailaren bukaeran. 
Bitartean, preso eta errefuxiatuen aldeko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute Monterroxoko presoek. 

KEPA ZUBIZARRETA
C.P. Monterroxo
Ctra. Vegadeo-Pontevedra s/n 
27568 Monterroxo (LUGO)

Monterroxo Santurtzitik 600 kilometrotara dago. Bertan, euskal preso politiko hauek daude: Ibai Aiensa Laborda, Mikel Aiensa Laborda, Bigarren Ibarra Izurieta, Endika Lejarzegi Olabarrieta, Kepa Rezabal Zurutuza, Juan Jose Zubieta Zubeldia, Kepa Zubizarreta Balboa.

Kepa Zubizarretak helarazitako gutuna:

No hay comentarios:

Publicar un comentario