miércoles, 31 de diciembre de 2014

CENTENARES DE PERSONAS RECUERDAN EN SANTURTZI A LOS/AS REPRESALIADOS POLÍTICOS EL ULTIMO DÍA DEL AÑO.

AUPA LAGUNAK !!.

Aprovechando que estas fechas tan señaladas son una buena ocasión para acordarse de los seres queridos y amigos/as. Desde Galiza os mando mis mejores deseos para que paséis unas felices fiestas. Y que el 2015 nos sonría a todos y todas.

Los montes y valles de Euskal Herria están llenos de cuentos y leyendas. Recordar que los cuentos de hadas son mas que verídicos, no solo porque nos cuentan que los dragones existen, sino porque nos cuentan que se les puede vencer. Guztion artean lortuko dugu.


URTE BERRION !!. MAITASUNEZ.

AITOR HERRERA DESDE EL PENAL GALLEGO DE A LAMA.


--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
AUPA LAGUNOK !!.

Lehenik eta behin, jaso ezazue besarkada iraultzaile bana. Bueno, urtea bukatzear dugula agurtxo bat bidaltzeko gonbita jaso dut. Eta hemen nago, zuen artean, urteari agurra emateko. Data hauek heltzean, ohikoa denez, urtearen bilana egitea tokatzen zaigu. Eta benetan diotsuet harro egon gaitezkela egindako borrokaz. Bai, bai ... hutsuneak, akatsak eta bertigoak ditugu oraindik orain, baina biharko Euskal estatua gero eta gertuago daukagu gaur.
Zorionak beraz egunero lantokian, ikastetxean, kalean edota etxean borrokan diharduzuenoi. Bataila eredugarriak planteatu ditugu: LOMCEren aurka, etxebizitzetatik kaleratzeen kontra, langileon eskubideen alde, Gure Esku Dago ekimena, herri harresiak indar armatu zapaltzaileen aurrean, ... eta abar luze bat. Euskal Herri desobedienteak bizirik dirau.
Baina, tamalez, ez da nahikoa. Ziega honetatik nire animo guztiak bidali nahi dizkizuet, beraz, aurrean ditugun erronkei aurre egin diezaiegun.
Denok batera. Kanpotik eta barrutik. Euskal estatu askea aldarrikatu izan dugu, eman dezagun pausua aldarrikatzetik egikaritzera. Jaso ezazue besarkada bero bana. Muxuak.

GORA EUSKAL ESTATU SOZIALISTA !!.

OIHANA GARMENDIA DESDE EL PENAL FRANCÉS DE BAPAUME.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
KAIXO !!

Beno, espero dut hain GOIZ idatzita aurten GARAIZ helduko naizela. (Are gehiago: ez dut uste iaz “Gabonetakoa” idatzi ote nizuenik , …). Iragan da 2014, gauza asko gertatu dira (Eskozia, Catalunya, Espainian bertan ‘Podemos’), eta, horrelako begirada batean, balirudike Euskal Herrian gauza gutxi gertatu dela (Gure Esku Dago, …). Bai, nolabait aurten bigarren planoan geratu bide gara, … albiste oso deigarriak ez ditugula izan/eskaini, baina 2015a GURE URTEA izango da!, edo, gutxienez, “neurri batean” ! eta ez diot hori presook hurbilduko gaituztelako (ez dut nik, bederen, hori espero), edo Espainia /Frantziako gobernuak konponketarako urrats handiegirik egingo dutelako, … baina, lagunok, HAUTESKUNDEAK ditugu!, eta ziur naiz azken 4 urteotan egindako lan txukuna/akatsak akats herriak jakingo duela estimuan hartzen, … eta ez dut nahi Santurtzi oharkabean pasatzerik. Beraz, Olentzerori nirea eskatua diot, 5!!, edo gutxienez 4!! zinegotzi, izan ere tarta gehiagoren artean banatu behar baita, …
Beraz, probes itzazu ondoko egunak, eta, gero, lanera!, hasitako bidea sendotzera eta itzulezin egitera. Besarkada latza guztiontzat, EHB/sare/sortu kale-mailako eragileak, eta EZ NAIZ LUZATUKO !.  Gero arrenguraka ibiltzen gara zareta-eta. Zain zaitezte, guk hemen ere horrela egiten dugu eta. “Laster” egongo garelakoan.

LA-NE-RA !

TXEMA MATANZAS DESDE EL PENAL ANDALUZ DE PUERTO DE SANTA MARÍA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario